Testamento Vital o Documento Voluntades Anticipadas

noviembre 10, 2017

En Navarra, cada año, un número creciente de personas realiza el TESTAMENTO VITAL o Documento de VOLUNTADES ANTICIPADAS. Pero, ¿qué es y para qué sirve?

Todas las personas nos vamos a morir y para reflexionar sobre nuestra propia muerte no hace falta esperar a tener una enfermedad grave porque podemos hacerlo antes de manera más serena. La mayoría de las personas desea un tránsito tranquilo de la vida a la muerte, sin sufrimiento, rodeado de los seres queridos y, si es posible, en el domicilio.

La experiencia de morir puede resultar dramática y dolorosa, tanto para el moribundo como para la familia, o puede ser, dolorosa por la pérdida, pero serena, en paz, con el menor sufrimiento físico y emocional posible. En nuestras manos está el decidir sobre este proceso o dejar que sea el destino, el sanitario, la familia….quien tome la decisión. Para decidirlo nosotros, si no estamos capacitados cuando llegue ese momento, existe un documento llamado Testamento Vital oVoluntades Anticipadas.

Es un documento en el que la persona, mayor de edad, capaz y libre, manifiesta anticipadamente su voluntad sobre los cuidados y tratamientos que desea se le hagan, o no se le hagan cuando esté en situación terminal y no pueda manifestarse. Se puede expresar la voluntad de no prolongar la vida artificialmente y el deseo de que se suministren los fármacos necesarios para paliar al máximo el malestar, sufrimiento psíquico y físico causados por la enfermedad o por falta de fluidos o alimentación.

También se puede expresar la voluntad sobre donación de órganos, tejidos o el cuerpo para trasplante, docencia o investigación.

Es recomendable designar un representante para garantizar que se cumplan los deseos de la persona que realiza el Testamento.

¿Cómo se hace?

Hay que elaborar el documento, poniendo lo importante para la persona que lo realiza, o se puede utilizar modelos ya existentes. Estos modelos se facilitan en el Registro de Voluntades Anticipadas y en los Centros de Salud junto con toda la información necesaria. También se pueden buscar en buscadores de Internet en:

  1. Voluntades Anticipadas Navarra. Registro de Voluntades Anticipadas – Navarra.es
  2. Testamento vital Asociación Derecho a Morir dignamente /Navarra.pdf
  3. Testamento Vital de la Conferencia Episcopal

¿Dónde se entrega?

Junto con el documento, firmado por la persona que lo realiza y por la persona representante, (sin necesidad de que esta última esté presente en el momento de la entrega), hay que llevar copia del DNI de ambas personas.

1. En el Registro de Voluntades Anticipadas, Servicio de Ciudadanía Sanitaria, Aseguramiento y Garantías, C/Amaya, 2 A, 3ª planta. Pamplona.

2. Con los profesionales de los Centros de Salud, por ejemplo Trabajadoras/es Sociales del Centro de Salud.

3. Ante notario. Cuesta dinero y hay que asegurarse de llevarlo al Registro posteriormente.

4. Ante testigos. Más dificultoso porque hay que reunirse todas las personas implicadas.

¿Qué pasa con el Documento?

1. En primer lugar queda inscrito en el Registro Navarro de Voluntades Anticipadas. A este registro puede acceder todo el personal médico, público y privado, mediante claves personales para dejar constancia del acceso.

2. Se envía a la Historia Clínica de Atención Primaria, donde hay un icono de acceso directo a la copia del Documento.

3. Se envía al Registro Estatal de Voluntades anticipadas disponible en la mayoría del resto de Comunidades Autónomas Este documento es de obligado cumplimientopor parte del personal sanitario según la ley Foral 8/2011, de 24 de marzo, de derechos y garantías de la dignidad de la persona en el proceso de la muerte. Tanto en los centros públicos como privados.

Algunos consejos

• Es recomendable guardar copia del documento, que tenga otra la persona representante y hablarlo en la familia para que se conozca.

• Comunícaselo a tu médico de familia, pídele que compruebe si está en tu historia clínica y, si ya está, pídele que lo resalte para que se vea mejor.

• Si te vas de viaje, llévalo junto con tu historial médico, aunque estará incluido en el registro estatal de VVAA.

Bizi-testamentua edo Aurretiazko Borondateen Agiria

Nafarroan, gero eta jende gehiagok egiten du BIZI-TESTAMENTU edo AURRETIAZKO BORONDATEEN Agiria delakoa. Alabaina, zer da agiri hori, eta zertarako balio du?

Heriotza dugu pertsona orok biziaren amaieran, den-denok hilen gara. Horrenbestez, norberaren heriotzari buruz hausnartzeko, ez dugu zertan gaitz larri baten zain egon, lehenago lasaiago egin dezakegulako. Jende gehienak bare egin nahi luke bizitzatik heriotzarako bidea, pertsona kuttunek inguratuta eta, aukeran, norberaren etxean.

Heriotzaren esperientzia dramatikoa eta mingarria izan daiteke, hilzorian dagoenarendako zein senideendako; baina izan daiteke mingarria bai, galeragatik, baina baita barea ere, bakean, ahalik eta sufrimendu fisiko eta emozional gutxienekoa. Gure esku dago prozesu horri buruz guk geuk erabakitzea, edo beste zerbait edo norbaiten esku uztea, dela patua, direla osasun-langileak, senideak… Guk geuk erabaki nahi badugu, bada agiri bat saihesten duena unea iristen denerako erabakirik hartzeko ezgaiturik egoteko aukera: Bizi-testamentua edo Aurretiazko Borondateen Agiria.

Agiri horretan, sinatzaileak –adinez nagusia– aldez aurretik adierazten du, libreki eta jarduteko gaitasuna duelarik, zer nolako zaintza eta tratamenduak jaso nahi dituen –edo jaso nahi ez–, egoera terminalean egonik, horien gainean deus adierazteko ezgaiturik dagoenean. Adierazten ahal da bizitza artifizialki ez luzatzeko gogoa, eta baita behar diren botikak ematea, ahalik eta gehien arintzeko gaitzak edo jario- edo elikagai-gabeziak eragindako ondoeza eta sufrimendu psikiko zein fisikoak.

Horrez gain, adierazten ahal dira baita norbere gorputzaren organo edo ehunak, edo gorputza bera, emateko borondatea, transplanteak egiteko, edo irakaskuntza zein ikerkuntzarako.

Gomendagarria da ordezkari bat izendatzea, haren bitartez bermatzeko Testamentua egin duen pertsonaren nahiak bete eginen direla.

Nola egiten da?

Agiria idatzi behar da, norberarentzat garrantzia duen guztia adieraziz. Erabiltzen ahal dira baita sarean dauden eredu batzuk. Eredu horiek, beharrezko informazio guztiarekin batera, Aurretiazko Borondateen Erregistroan zein osasun-zentroetan ematen dituzte, eta Interneteko bilatzaileetan erre aurkitzen ahal dira, esteka hauetan:

  1. Nafarroako Aurretiazko Borondateen Erregistroa. Aurretiazko Borondateak erregistratzea – Nafarroa.es
  2. DMD (Duintasunez Hiltzeko Eskubidea) elkartearen bizi-testamentua / Nafarroa.pdf(gazteleraz)
  3. Testamento Vital de la Conferencia Episcopal

 Non aurkezten ahal da?

Agiriarekin batera, egiten duen pertsonak eta ordezkari izendatu duenak sinatuta, pertsona horien bien NANaren kopia bana aurkeztu behar da (agiriak aurkezteko unean pertsona ordezkariak ez du zertan bertaratu), hauetako baten aurrean:

1. Aurretiazko Borondateen Erregistroa (Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzua). Amaia kalea, 2 A, 3. solairua. Iruñea.

2. Osasun-zentroetako profesionalak, esaterako, osasun-zentroko gizarte-langilearen aurrean.

3. Notarioa. Ordaindu egin behar da, eta gerora Erregistrora eramateaz arduratu behar da.

4. Lekukoak. Nekezagoa da, pertsona inplikatu guztiak bildu beharra eskatzen duelako.

Zer eginen da Agiriarekin?

 1. Lehenik eta behin, Nafarroako Aurretiazko Borondateen Erregistroan inskribatuko da. Erregistro hori eskura izenen dute mediku orok, arlo pribatuan zein publikoan aritu, betiere gako pertsonalen bitartez, egin duten kontsultaren berri uzte aldera.

2. Lehen Mailako Arretako Historia Klinikora bidaliko da, non ikono jakin batek zuzeneko sarbidea emanen duen agiria kontsultatzeko.

3. Aurretiazko Borondateen Estatuko Erregistrora bidaliko da, zeina eskuragarri dagoen gainerako autonomia erkidego gehienetan. Hiltzeko prozesuan pertsonaren duintasunari dagozkion eskubideei eta bermeei buruzko martxoaren 24ko 8/2011 Foru Legearen 18.4 artikuluarekin bat etorriz, osasun arloko profesionalek aurretiazko borondateen erregistroa nahitaez kontsultatu beharko dute.

Zenbait aholku

• Gomendagarria da agiriaren kopia bat gordetzea, ordezkariak ere beste bat gordetzea, eta familian horretaz mintzatzea, senideek jakin dezaten.

• Jakinarazi egiozu zure familiako medikuari, eta eskatu egiazta dezala zure historia klinikoan dagoela. Hala bada, zure historia klinikoan baldin badago, eskatu egiozu nabarmendu dezala, hobeki ikusi dadin.

• Bidaia batera joatekoa bazara, eramazu zurekin, historia klinikoarekin batera (nahiz eta zenbait Aurretiazko Borondateen Estatuko Erregistroan egongo den).


<< volver