El Ayuntamiento de Viana se compromete por el clima y la energía / Vianako Udalak klimaren eta energiaren aldeko konpromisoa hartu du

marzo 28, 2019

El Ayuntamiento de Viana se compromete por el clima y la energía

El Ayuntamiento de Viana ha acordado en el pleno municipal celebrado el 21 de marzo de 2019 suscribir el Pacto de Alcaldías sobre el Clima y la Energía.

Se trata de una iniciativa europea por la que los gobiernos locales se corresponsabilizan con los objetivos de reducción de los gases de efecto invernadero y adoptan un enfoque común para la mitigación y adaptación al cambio climático, así como la pobreza energética.

El compromiso asumido consiste en, primero, reducir las emisiones de CO2 (y, posiblemente, otras emisiones de gases de efecto invernadero) en el municipio en un 40 % como mínimo de aquí a 2030, en particular a través de la mejora de la eficiencia energética y un mayor uso de fuentes de energía renovables. En segundo lugar, aumentar su resiliencia mediante la adaptación a las repercusiones del cambio climático.

El plan de trabajo incluye llevar a cabo un inventario de emisiones de referencia y una evaluación de riesgos y vulnerabilidades derivados del cambio climático. También la elaboración de un Plan de Acción para el Clima y la Energía Sostenible en un plazo de dos años a partir de la fecha de la decisión del Ayuntamiento. Por último, elaborar un informe de situación al menos cada dos años a partir de la presentación del Plan de Acción para el Clima y la Energía Sostenible con fines de evaluación, seguimiento y control.

Para desarrollar esta metodología, el Ayuntamiento de Viana contará con el apoyo del Gobierno de Navarra, en el marco del proyecto LIFE NADAPTA, mediante metodología y soporte técnico, a través de la participación en un grupo de trabajo de responsables municipales con la ayuda de Lursarea-Agencia Navarra del Territorio y la Sostenibilidad, la Red NELS y la Asociación TEDER, con el fin de compartir buenas prácticas, conocimiento y recursos en cuanto a iniciativas de clima y energía.

El Ayuntamiento de Viana invita a la ciudadanía a colaborar en este reto y a participar en la consecución de sus objetivos.

Viana, 28 de marzo de 2019


Vianako Udalak klimaren eta energiaren aldeko konpromisoa hartu du

Vianako Udalak martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran erabaki du Klimaren eta Energiaren gaineko Alkatetzen Hitzarmena izenpetzea.

Europako ekimena da eta horren bidez tokiko gobernuek ere ardura hartzen dute berotegi-efektuko gasen isurien murrizketan eta denek ikuspegi bera hartzen dute aldaketa klimatikoa eta pobrezia energetikoa arintzeko eta haietara egokitzeko.

Hartutako konpromisoa honetan datza: lehenik, CO2-ko (eta, ahal dela, berotegi-efektuko gasen beste isuri batzuetako) isuriak gutxienez % 40 murriztea, hemendik 2030 bitartean, bereziki efizientzia energetikoa hobetuz eta energia berriztagarriak gehiago erabiliz. Bigarrenik, erresilientzia handitzea, klima-aldaketaren ondorioei egokituz.

Lan planean sartuta dago erreferentziako isurien inbentarioa eta klima-aldaketaren ondoriozko arriskuen eta kalteberetasunaren ebaluazioa egitea. Halaber, Klimarako eta Energia Jasangarrirako Ekintza plana prestatzea, Udalak erabakia hartu eta bi urteko epean. Azkenik,egoera-txosten bat aurkeztea, bi urtean behin gutxienez, klimarako eta energia jasangarrirako ekintza plana aurkeztu ondoren, hura ebaluatu, jarraitu eta kontrolatzeko.

Metodologia hau garatzeko, Vianako Udalak Nafarroako Gobernuaren babesa izanen du, LIFE NADAPTA proiektuaren esparruan: metodologia eta babes teknikoa, udaletako arduradunen lantalde batean parte hartu eta Lursarea-Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziak, NELS Sareak eta TEDER Elkartea emandako laguntza, klima eta energiarako ekimenetan jardunbide egokiak, ezagutza eta baliabideak partekatzeko.

Vianako Udalak herritarrak gonbidatzen ditu erronka honetan elkarlanean aritu eta haren helburuak lortzen parte hartzera.

 

Viana, 2019ko martxoaren 28a


<< volver